domingo, 11 de noviembre de 2012

Hostoen bilketa

Lehen zikloko ikasleak arratsalde batean haur eskolaren inguruetara hostoen bila joan ziren. Tutoreekin udazkena gaia landu dute. Bertan, udazkenaren ezaugarri batzuk ezagutu eta gero (hostoen kolore desberdinak, zuahitzek hostoak galtzen dituztela...) ordu bateko irteeratxo bat egin zuten. Irteera horretan lurrean topatzen zituzten hostoak jaso eta poltsetan gelara eraman zituzten.  Jaso baino lehen andereño baten azalpen bat jaso zuten: hosto txikiak izan behar zirela, kolore desberdinekoak, itsura desberdinekoak... horri banatzaile bat sortzeko (plastifikatuz gero).  Eguraldia lagunduta umeak gustora ibili ziren, bakoitzak gutxienez hiru hosto desberdin jasotzen.  Eskolara bueltatu eta gero, hostoak egunkariko horrietan lehortzen jarri zituzten. Ondoren bideogelan interneten udazkeneko  irudiak bilatu zituzten eta youtuben Benito Lertxundiren "Udazkena" abestia entzun zuten.  Ondoren, ekintza honen irudi batzuk

No hay comentarios:

Publicar un comentario