martes, 24 de abril de 2012

Ikasleen foroa udaletxean

Apirilak 24an, goizeko 9:30tan, Legazpiko Udaletxean herriko ikastetxeko ikasleak elkartu ginen alkate eta EA21ko zinegotziarekin. Bertan, ikasturte honetan landu dugun "ELIKADURA JASANGARRIA" gaian ateratako ondorio, herrientzako proposamenak eta geuk betetzeko konpromezuak kaleratu genizkien.   Baita ere, azken hiru urteetan landutako geneuzkan hiru gaien konrpromezuen betetze mailari JARRAIPEN bat egin diogu. Horren emaitzak ere aipatu dizkiegu.  Ekitaldiaren bukaeran EA 21ko zinegotziaren erantzuna jaso dugu.
Foroaren argazkiak jarraian ikus ditzakezue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario