martes, 20 de marzo de 2012

Ikasleen Foroa Kultur Etxean - argazkiak



Martxoak 20an, 9:30tan Haztegi, Olazabal eta Domingo Agirreko ikasle ordezkariak Legazpiko kultur etxean elkartu ziren. Eskoletan "Elikadura Jasangarria" gaia landu eta gero ondoriak eraman zituzten. Honekin batera, zikloka Gure Konpromezuak eta Udalari Proposamenak ere eraman zituzten. Lehenengo: zikloka elkar jarri zituzten eta bateratu zituzten. Gero: talde handian adostu eta gero Udaletxera eraman behar zena erabaki zuten. Azken momentuan saioa baloratu zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario