jueves, 15 de marzo de 2012

Eskolako batzordearen bilera: ikasle arduradunak eta irakasleak

<><>
batzorde-ikasle
Aurreko martxoak 15ean, goizeko 9:00tan gela bakoitzaren ikasle arduradunak eta batzordeko irakasle batzuk elkartu ginen. Bilera horretan, ikasle arduradunak bakoitzaren gelan sortutako ONDORIO, PROPOSAMEN (Udalari) eta GURE KONPROMEZUAK elkar jarri genituen (ELIKADURA JASANGARRIA gaiaren fitxak egin eta gero). Atal eta ziklo bakoitzetik bateratu genituen hiruna ondorio, proposamen eta konpromezu martxoaren 20rako eramateko. Egun horretan herriko beste eskolako ikasle ordezkariekin elkartuko gara IKASLEEN FOROA burutzeko. Foro horretatik, aurtengo gaia, Elikadura Jasangarria, landutako guztia eta proposamenak Udaletxera Alkateari eramango dizkiogu.
Jarraian Domingo Agirre eskolako Ondorio-Proposamen-Konpromezuak ikus dezakezue:

ELIKADURA JASANGARRIA

LEHENGO ZIKLOA:

ONDORIOAK:

Ø Barazki eta fruta gutxi jaten dugula

Ø Osasuntsu jan behar dugula.

Kirola egin behar dugula.

GURE KOMPROMEZUAK:

Ø Hamaiketakorako fruta ekarri; Bazkaltzeko barazkiak jan; Ur gehiago edan.

Ø Kirola egin;

Ø Kotxea ez erabili, eta oinez edo txirrindaz mugitu.

PROPOSAMENAK:

Ø Herriko baserrietarrei laguntzak ematea hemengo produktuak landatzeko eta saltzeko.

Ø Txirrindak alokatzeko guneak bultzatu; eta Bidegorri gehiago egin.

Ø Kirol gune berriak egin (adibidez: ping-pong egiteko lekua). Kirol ezberdinetako txapelketak antolatu.

BIGARREN ZIKLOA:

ONDORIOAK:

Ø Elikatzeko era desberdinak daudela, batzuk hautazkoak eta beste batzuk derrigortutakoak.

Ø Ohiko elikagaiak errazago direla lortzeko elikagai “bereziak” baino.

Ø Baserrietatik ekarritako barazki eta fruta hobeagoak dira; Supermerkatuetan aldiz urrutitik datozte, merkeagoak dira baina ez dute hainbeste zaporerik.

Ø Azoka oso garrantzitsua da: egun eta aukera gehiago egon behar dira.

GURE KOMPROMEZUAK:

Ø Intolerantzia edo alergia dutenek, beste kideei klate egiten dieten produktoak jakinarazi.

Ø Urtebetetzeak ospatzerakoan donok jan ditzazkegun gailetak ekarriko ditugu gelara.

Ø Dendetara gehiago joatea; eta al dugunean azokara joan eta gehiago erosi

PROPOSAMENAK:

Ø Herriko dendetan era guztietako produktoak eskuragarri egotea.

Ø Herriko dendak irikitzeko zergak jeitsi.

Ø Azoka egunak gehitzea edo handitzea; eta baserritarrei laguntzea.

HIRUGARREN ZIKLOA:

ONDORIOAK:

Ø Herriko dendetan erosten dela.

Ø Hemengo produktuak jan behar ditugula

Ø Baserriak garantís handia duela

GURE KOMPROMEZUAK:

Ø Denda txikietan erostea

Ø Erosi baino lehen, nongoa den irakurri

Ø Baserriko produktuak azokn erosi

PROPOSAMENAK:

Ø Herriko dendei bultzatzea

Ø Baserriei laguntzak ematea

No hay comentarios:

Publicar un comentario