martes, 17 de enero de 2012

Eskoriatzako Historiaurreko museoa - lh6 - urtarrilak 17



IBARRAUNDI MUSEOA-HISTORIA AURREKO MUSEOA-ESKORIATZA-LH6-urtarrilak 17
SARRERA:
1986. urtearen bueltan, Udaletxean bertan zegoen lokal batean, Eskoriatzako Museo Eskola sortu zen Luis Ezeiza Herri Eskolan historia arloa lantzeko proiektu osagarri bezala. Beranduago, Udalak Ibarraundi jauregia erosi zuen eta 2005. urtean, ordura arte Eskoriatzako Museo Eskola izandakoa Ibarraundi museoa izatera pasatu zen.
Ibarraundi jauregia XV. mende erdialdekoa dela uste da, Erdi Aro bukaerakoa, Galartza familiarena. Garai hartan jauregi edo dorretxe izan bazen ere, XVIII. mendetik XXI. mendera baserri moduan erabili zen.
Gaur egun, Eskoriatzako ondare historiko eta etnografikoa babestu, ikertu eta hedatzeaz gain, bertako eta Leintz bailarako kulturaren adierazpen eta azterketa gunea izan nahi du museoak.
Egoitza berriak eraikitzeko orduan, ibaiaren eta errege bidearen gertutasunak erakargarriak bihurtu ziren. Hori dela eta, XV. eta XVI. mende bitartean, Galartza familiak Ibarraundi Jauregia eraiki zuen, gaur izen bereko museoaren egoitza dena.
Ibarraundiko bisitan tailer didaktikoak egiteko aukera dago, hauek bisita gidatu edo ikus-entzunezko desberdinen ondoren egiten dira. Tailerretan historia eta etnografiaren inguruko gaiak garatzen dira: “lurretik ogira”, “Gure herria eta bailara”, “Euskal Herriko mito eta kondairak”, “Harriaren testigantza” (fosilak eta estelak) “Erromatarren garaia”, “Erdi Aroa”…
Hauetatik guztietatik historiaurrea eta idazkeraren bilakaera lantzen duten tailerrak nabarmentzen dira.

HELBURUAK:
  • Eboluzioaren bitartez ikasleek lur planetan gertatu diren aldaketak ulertu.
  • Historiaren ezagutzaren bidez, ikasleek gaur egungo arazoetaz (ingurugiro ikuspuntutik) kontzientzia hartu.
  • Gizakiak bere ingurunean izan duen eragina ezagutu.
  • Historia zehar gizakiak, arazoei aurre egiteko aurkitu ditu irtenbideak ezagutu.
EDUKIAK:
  • Bizitzaren agerpena eta bere eboluzioa
  • Historiaurreko aroak eta ezaugarriak ezagutu.
  • Klimaren aldaketak (glaziazioak) ezagutu.
  • Aro desberdinetan zegoen landaredia eta animaliak landu.
  • Lanabesak eta aurkikuntza garrantzitsuenak ezagutu eta zein eragina izan duten gure garapenean ezagutu.
  • Manifestazio erlijiosoak eta monumentu megalitikoak.
  • Garapen kultural, teknologikoa eta artistikoa.
  • Emakumeen papera historian zehar.
  • Kulturen nahasketa eta gure kulturan utzitako elementuak baloratu.
  • Pistak emanda hainbat harri mota identifikatu. Hidrogenoa helio nola bihurtzen den eta bizitzaren eboluzioa nola izan den antzeztu.
  • Historian zehar idazkerak izan duen garapena: inprenta, braillea...
  • Zer da aztarna ekologikoa? Kalkulatzen ikasi. Zer egin dezakegu hobetzeko?
DENBORALIZAZIOA:
Gai honekin Gabonak baino lehen hasi ginen eta gutxi gora behera hilabete bat eman dugu gai hau lantzeko.
Irteera antolatuta zegoen, gertutik ezagutu ahal izateko nola zen bizitza Historiaurrean.
Irteera hau egun erdikoa izan da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario